2016-11-10

20. Korrika, Otxandiotik Iruñera

Martxoaren 30ean hasiko da euskararen aldeko lasterketa, eta apirilaren 9an helduko da Iruñera. 'Batzuk' leloa izango du.

2016-11-04


ONGI ETORRIA, LH.6!!!


Ikasturte honetan, erronka haundiak ditugu.  Elkarrekin gauza ederrak egingo ditugu!!!  Gora gu eta gutarrak!!!!



2016-04-08

Newtonen sagarra, ilargia eta grabitatea


Isaak Newtonek, pentsatuz eta pentsatuz, esan omen zuen bere kolkorako:
"Sagarra lurrera erakartzen duen indar bera da Ilargia Lurrari lotzen diona".
Newtonek zioen, sagarra zuhaitzetik erorarazten zuen indarra grabitatea zela. 
Orduan, zergatik ez da Ilargia Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita?
Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? 
Norbaitek argituko al digu?

Aristoteles-en usteak, erdia ustel?

Aristotelesek uste zuen Lurra biribila zela, eta hori frogatzeko, 
hiru arrazoi eman zituen:
  1. Izarrak ez dira munduko leku guztietan altuera berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.
  2. Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.
  3. Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenengo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta, azkenean, ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurra biribila da, zalantza izpirik gabe.
Arrazoi horietako bat zalantzan jartzeko modukoa dela 
iruditzen al zaizue? Zergatik?
Aristotelesek eman zituen hiru arrazoietatik zein izango ote da
 erabakigarriena? Zergatik?