2016-04-08

Aristoteles-en usteak, erdia ustel?

Aristotelesek uste zuen Lurra biribila zela, eta hori frogatzeko, 
hiru arrazoi eman zituen:
  1. Izarrak ez dira munduko leku guztietan altuera berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.
  2. Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.
  3. Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenengo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta, azkenean, ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurra biribila da, zalantza izpirik gabe.
Arrazoi horietako bat zalantzan jartzeko modukoa dela 
iruditzen al zaizue? Zergatik?
Aristotelesek eman zituen hiru arrazoietatik zein izango ote da
 erabakigarriena? Zergatik?

6 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez,asko konbentzitzen duelako.

Lehenengoa,mundua borobila denez hori gertatzen da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

EZ,HORI EGIAZTATZEKO ESPERIMENTU ASKO EGIN DIRELAKO.

ETA ADOS GAUDE ARRAZOI GUZTIEKIN

3.NA DA ERABAKIENA GURETZAT.

GURETZAT ERABAKI OBERENA DELAKO ETA ESATEN DUENA EGIA DELAKO.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez,arrazoi guztiak egia direla uste dugu.
Bigarrena dela uste dugu,eklipsea dagoenean ilargia borobila dela ikusten delako orduan lurra borobila izan behar du

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez, guztiak ondo azaltzen dute bere arrazoia baina, gure ustez guztietatik hoberena 3.arrazoia da.
Lurraren kurbazioarekin itsasontzia lehenengo, masta ikusten da eta hurbiltzen doan heñean, beste zatiak ikusten dira, lurra biribila delako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez,arrazoi guztiak argiak direlako.

Itsasontziarena,jende asko ikusi dituelako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai, gure ustes ez delako oso ulergarria.
2. arrasoia,gure ustes askos ulergarriagoa delako besteak baino.